Sustraia
"Sustraia" kolekzioak, arlo politikoa erakusten du, munduan erabiltzen den muga sistemari kritika ireki bat egiten dio. Harresiek, alde batean nahiz bestaldean blokeatzen ditu pertsonak, non sistemaren jokaera, kartzelara bidali, biolentziaz banandu eta nor geratzen den barruan eta nor kanpuan definitzen duen. Jose Pablo Arriaga, harresi horien testigua izanda, jakin badaki muga horiek antolatzeko sistemak dakartzan arriskua, egoera krudela eta duintasun eza. Horrexegatik, Jose Pablo Arriagak, "Sustraiak" kolekzioa eskaintzen dio gai honi, 2 ikuspegi argi azalduz. Alde batetik, gaur egungo harresien irudia hartu eta altzari artistiko bihurtu ditu. Artistaren intentzioa, ez da harresien existentzia normaltzat hartzea, ezta gure eguneroko bizitzan leku bat egitea ere, alderantziz, pertsonak banatzen dituen harresiak suntsitzeko dei bat aldarrikatu nahi izan du, duintasun gabezia hori eraldatu nahian. Areago, altzariak, harresiak eraldatzera eramaten gaitu, batzartzeko gonbidapen bat eginez, eseri eta mahai batu honen inguruan garai batean bereizteko erabili ohi zen elementua gogoratuz. Bere bigarren ikuspuntu artistikoa harresi eta mugen inguruan, sustraien besarkadak dira, non artistak munduko herrialde desberdinetan istalazioak egin dituen. Sustrai horiek, izaera bereko askatasuna adierazten dute: izaki bakoitzak berezko askatasuna baitu. Sustrai hori, harresietatik at, mugetatik igarotzen da, horiek gaindituz, itxasoaren bestaldean batu eta beste sustrai batzuekin bat egiteko asmoz. "Sustraiak" kolekzioaren eskulturak, gure sustrai libreak gogoraraztera bultzatzen gaitu, gure inguruarekiko konexioa, naturarekin dugun lotura eta pertsonekin dugun harremana, askotan iluntasunean geratzen dena. Artistaren ahotik, kolekzioaren mezua beste era batera heltzen zaigu, "ezin ditut herrialdeak maitatu, zentzurik gabeko mugak ulertezinak egiten zaizkit baina bidea eraikitzeko erabiltzen ditudan besarkadak maitatu ditzazket.