Harria gorde

Harria Gorde instalazioak munduan dauden desoreketaz hitz egiten du. Homofobia, eraso sexualak; drogen gehiegikeri kaltegarria; zentsura, adierazpen askatasuna beharrean; kapitalismoa eta zaborra jateko nahia….gai guzti horiek, gizartearen atentzioa eta eginbeharra eskatzen dute, baina gizartean tabuak diren gaiak direnez ez dira kontutan hartzen eta baztertu egiten ditugu. Aspektu kezkagarri horiek, bai desoreka, krudelkeria eta errespetu faltak, bultzatu dute Jose Pablo Arriaga ixilik ez mantentzen, egunerokotasunean frente egiten dioten tentsioak azaleratzea baizik. Artistak, exigentzi argi bat adierazten du bere kolekzioarekin: Harria Gorde!!non harria, (energia suntsitzaile eta oldarkortzat duelarik)gure eskutan jartzen duen, gure erantzukizunaren kontzientzia hartzeko. Begiak irekiarazten digu tentsioan dagoen errealitatearen aurrean, gure erantzukizuna eta eginkizunen kontrola guregan jarriz. Halere, artistaren edozein artelanetan bezala, errealitateari aurre egiteak ez du esan nahi etsipena sentitu behar dugunik. Alderantziz, artistak beharrezkoa ikusten du lehenengo pausoa errealitatea zabaltzea dela aldaketa batera heldu nahi izanez gero. Harria Gorde, kontserbatzen dugun harria, esperantzaren ikur bat da, etorkizuna sentiberago eta armonikoago egin dezagun. Kolekzioko artelan bakoitzak mezu zakon hori darama, zintzo eta esperantzaz betea.