Ihes balbula

Ihes Balbula kolekzioak, barne tentsioa, eta legeen presioa azaleratzen dute, baita egunerokotsasunean aurkitzen ditugun baldintza eta itxaropenak ere. Kanpoko baldintzek, estresa sortarazten dute, arnasa hartzeak ere gizarteari eta pertsonari lana ematen digun bitartean.

Harrigarria badirudi ere, "Partxea" izeneko artelanak konpentsazio momentuen kolekzio bat da. Partxeak, irekiuneak estaltzea irudikatzen du, indarrez sortutako irekiuneak, non irekiune horiek mindu dezaketen gure barnealde sakratua. Beraz, Partxeak, babes geruza bat sortzen du, gainkarga suntsitzailea kanpoan utziz eta honekin batera barne espazioa salbu mantenduz.

Ihes balbularen artelan guztiak, banaka eta sozialki, kanpoko demandak eta barneko tentsioak eragiten duten negoziaketa uneak jasotzen ditu. Tentsioen balantza etengabe bat irudikatzen dute, horregatik, ikusleari aurre egiteko kontzientzia berpizten dio, forma ezberdinak topatzen lagunduz, eta aldi berean, forma horiek bilatzeko beharra dagoela konturaraziz.