Ixil ixilik

Slogana: ‘Adierazpen askatasuna aldarrikatzen une oro, baina benetan pentsatzen duguna geuretzat gordetzen gero.’ Deskribapena: Altzari honen egitura edo gorputz finkoa gaztainondo zurez eginda dago. Mugitzen den pieza nagusia berriz harri akrilikoaz eginda dago; Hi-macs markakoa hain zuzen. Neurriak: Luzera 42cm, altuera 164cm eta sakonera 40cm.