Kromosomak

Arte plastikoaren 23 artelan, denak txuriak eta "X"batekin oso argi markatuak.

"Koromosomak" kolekzioak, gizakion berdintasuna aldarrikatzen du. Ia osotasunean ura gara eta 23 pare kromosomaz osaturik gaude. Orokorrean, pertsona batetik bestera egitura nahiz forma aldetik ez da aldaketarik somatzen.

Eskultura gehienak, 2 geruzaz osaturik daude, kromosoma pare batzuk aldiz, hirukoak dira edo bakarrik agertzen dira. Era horretara, artistak, berdintasun ulergabetik ihes egin nahi du, ugaritasunean sinisten duen bitartean. Bere kolekzioak ez du eredu estandarra bakarrik onartzen.

Halere, kolekzioa ez da 23 artelanekin bakarrik amaitzen, 23 kromosomak bat eginda sortuke bailute gizakia. Aldi berean, "kromosomak" altzaria, 23 geruzaz osatzen da. Edozein gauza, armairuko atearen "X"-aren atzean gordetzen dena, diru asko edo gutxi, kirola egiteko arropa, partiturak, filosofiako liburuak, etab.. altzariak berdina izaten jarraitzen du.