PROIEKTUAK

“Pertsona batek bere pentsamentuetan murgiltzen utziz gero bere ikuspegia zein den konturatzeko, asko gustatzen zait prosezu horren parte sentiaraztea, bai bistaratze prosezuan, bai espresatzen, baita sortzen ere”.

Jose Pablo Arriagaren ugaritasun artistikoak erraz gainditzen du diseinuaren eta altzari atistiko eta estetikoaren produkzioaren arloa. Gainera, jakituria eta gaitasuna dauka material desberdinekin lan egiteko , ez bakarrik egurra, harria (akrilikoa) edo hormigoia. Gaitasun hori edo baliteke bere mentalitate irekia, pertsonak elkarlanean aritzeko irrika, beste jatorrietan etorkizuna bistaratzeko ahalmena, izan daitezke pertsona askok Jose Pablo Arriagarekin kooperatzeko arrazoia:

Poeta ospetsuak, beren artelana hitzekin isladatzen dutenak; antzerki talde ezagunak non Arriagaren denboraz disfrutatu duten beraiek duten ikuspuntuan sakontzeko. Artistak posezuaren parte hartu eta ikuspegi bateratuari forma emateko gaitasuna erakusten du; Erakunde publiko eta fundazio desberdinak, Arriagaren obra erabili baitute gai sozielei buruz publikoaren iritzia sentiberago egiteko; eta azkenik, Jose Pablorengana jo duten partikularrak, bere diseinu artistikoak aldi berezietan benetako emozioa sortuz. Arriaga, arlo, gai eta material desberdinak lantzeko zabal egoteaz gain, argi dauka nola izan behar den kolaborazio prosezua. Berak, benetako kolaborazioa baloratu eta apreziatzen du, ez bakarrik enkargua egiteko prosezua. Ulermena, begirada, kontextua eta intentsioak baloratzen ditu baita libre izatea ere, eta horiek guztiak, ematen dute forma bere estiloarekin batera. “Asko gustatzen zait idea bati edo ikuspegi bati forma eman eta zihurtarazteko prosezuan parte hartzea”. Argi dagoena da, edozein diseinu aldez aurretik elkarrekin analizatzen direla. Ondoren, adibide moduan, eginiko proiektu desberdinak erakusten dira.

Forma eman nahi diozun Proiekturen bat buruan izanez gero, dudarik gabe Jose Pablo Arriagarekin kontaktuan jarri.