
Ekitaldi honetan, 400 lagun inguru parte hartu dute, horien artean Kutxabank eta EL CORREO erakunde babesleek eta gainerako laguntzaileek ere parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko saila, Bilboko Udala, Iberdrola, Lankidego, Baqué Café, Coca Cola, El Corte Inglés, Bizkaiko Txakolina eta Azul Marino Bidaiak. Horiez gain, bertan izan dira baita ere, Bizkaiko zenbait udal arduradun eta Bizkai osoko merkataritza sektoreetako eta merkatarien elkarteetako ordezkariak.
28 udalerritako 142 saltokik parte hartu dute Bilboko Ganberak antolatzen duen Erakusleiho Lehiaketan. 2016ko edizioan 34 sari banatu dira guztira. Bestalde, hiru sari handi horiez gain, bada Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna sailak ematen duen Sormenari Saria Portugaleteko “Markab Mobiliario”k irabazi du. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko sailaren Berrikuntza Saria, Markina-Xemeingo “Arriaga Euskal Artisautza”k irabazi du, eta Iberdrolak emandako Argiztapen Saria, Bilboko “Cardenal”rentzat izan da ere.
https://www.camarabilbao.com/concursoescaparates/home_eusk.html

“Barruan daramagun umea” Arriaga Arteren erakuslehioa.
J.Pablo Arriaga
Pasion por las formas
Imaginar la madera como arcilla
Necesidad creadora.