2018 Ihes balbula

Ihes Balbula kolekzioak, barne tentsioa, eta legeen presioa azaleratzen dute, baita egunerokotsasunean aurkitzen ditugun baldintza eta itxaropenak ere. Kanpoko baldintzek, estresa sortarazten dute, arnasa hartzeak ere gizarteari eta pertsonari lana ematen digun bitartean. Gainkarga gehiegik, gogortasun mental nahiz fisikoa sortu dezake edo alderantziz, leherketa mingarri bat eragin. Hori bai, tentsio horietatik libre izateko edo tentsio horiek egokitzeko erak ere bilatzen ditugu. Gu geu izaten garen unea, erlaxatzen gareneko momentua eta gure energia txarrak alde batean usten ditugun uneak baitira armonia batera eramaten gaituzten momentuak. Dantza bat, gau eder bat, abesti bat edo naturaren ingurua igarotzen duguneko momentu horiek aurpegi desberdinak dituzte. IHES BALBULAk, libre izateko momentu hori expresatzen du, konpentsazio sentimentua sortaraziz. “Balbulak”, artelanak, elkarrizketa bat hastera gonbidatzen zaitu. Galdeteketa bat sortarazten du, libre izatera gonbidatuz.

Harrigarria badirudi ere, “Partxea” izeneko artelanak konpentsazio momentuen kolekzio bat da. Partxeak, irekiuneak estaltzea irudikatzen du, indarrez sortutako irekiuneak, non irekiune horiek mindu dezaketen gure barnealde sakratua. Beraz, Partxeak, babes geruza bat sortzen du, gainkarga suntsitzailea kanpoan utziz eta honekin batera barne espazioa salbu mantenduz.

Ihes balbularen artelan guztiak, banaka eta sozialki, kanpoko demandak eta barneko tentsioak eragiten duten negoziaketa uneak jasotzen ditu. Tentsioen balantza etengabe bat irudikatzen dute, horregatik, ikusleari aurre egiteko kontzientzia berpizten dio, forma ezberdinak topatzen lagunduz, eta aldi berean, forma horiek bilatzeko beharra dagoela konturaraziz.