2022 Ekis

EKIS / X [Abiapuntua. Itxiera. Galdera.] Kromosomaz osatutako gizakiongan ixa batek dena alda dezake. Ekiak bizitza aldatzen digu.

Zirrara horretatik abiatu zen Jose Pablo Arriagaren EKIS bilduma, eta azken urteetako zenbait gertaera bortitzetan oinarritutako lanek osatu dute gerora. Arriagak ixa batekin zirriborratu nahiko lituzkeen aroak dira, lan istripuek, pandemiak eta gerren ondorioek ilundutakoak. Ixa bat ez da itxiera soil bat, ordea. Zauria sendatzeko bi puntada dira. Garai berri baterako prestaketa.

Ixa bidegurutze bat da, bi iritzi kontrajarrik bat egin dezaketen unea. Gurutzatzea tentsioa da. Gurutzatzea esperantza da.

Ixak geuk hautatzen duguna biderkatuko du. Ixa askatzea korapiloa askatzea da. Hasieratik zara EKIS. Tentsioa eta esperantza. Amaiera eta misterioa.

No post was found with your current grid settings. You should verify if you have posts inside the current selected post type(s) and if the meta key filter is not too much restrictive.