Basauriko “Kaixo”k irabazi du Bilboko Ganberak antolatutako Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketaren XXXIII. edizioko Lehen Saria. Markina-Xemeingo “Arriaga Euskal Artisautza” eta Bilboko “Cardenal”ek irabazi dituzte Kutxabankek eta EL CORREOk emandako bigarren eta hirugarren sariak. Ekitaldi honetan, 400 lagun inguru parte hartu dute, horien artean Kutxabank eta EL CORREO erakunde babesleek eta gainerako laguntzaileek ere parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko saila, Bilboko Udala, Iberdrola, Lankidego, Baqué Café, Coca Cola, El Corte Inglés, Bizkaiko Txakolina eta Azul Marino Bidaiak. Horiez gain, bertan izan dira baita ere, Bizkaiko zenbait udal arduradun eta Bizkai [...]