Bera Kruz ikastolaren mendeurren jaialdia Jose Pablo Arriagak ikastolarentzat egindako eskultura ikusteko momentua ailegatu da ondoren. “Oso polita da niretzat hemen egotea, eta pozgarria niri konfiantza ematea lan hau egiteko”. Egurragaz barik, eskultura harri akrilikoagaz egin duela azaldu du Arriagak, garai berrietara egokitzeko gaitasuna adierazteko. “100 urte azaltzea eskultura batean oso gaitza da. Lore zabal bat egin dut, eta zabalik geratzen dena eskola da, hiru pieza daude solte, horiek ikasleak dira. Lore sorta bat modukoa da, osatuta dagoenean zabaltzen dena”. http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/10/28/oroitzapenak-eta-esker-oneko-hitzak-markina-xemeingo-berakruz-ikastolaren-mendeurren-ospakizunetan/