Jose Pablo Arriaga

Jose Pablo Arriagaren artea expresatzeko era bere experientzia, abenturak eta inguru politiko eta sozialarekin duen interakzioan datza. Baita naturarekin duen harremana ere. Artista honek, emozio desberdinek berpizten ditu eta galderen sormena eragiten digu bere experientzia pertsonalak, bere obra ikusten dagoenari komunikazio bat eraginez eta galdera ezberdinak plantearaziz. Bere obrekin, galderen erantzuna ematea ez da konkretuki bilatzen duena, bere lanak injustizien aurrean sensibilitate gehiago berpiztea du helburu.

Jose Pablo Arriaga, egurrezko Euskal kutxak egiten zituzten artisau familia batetik dator, (aita eta aitona), jarraian Bilbon ikasi zuen, eta hortik Eskoziara abiatu zen bere formakuntza profesionala zakontzera, konkretuki Edinburgoko arte eskola batera (Edinburgh College of Art). Jose Pablok, artearen bitartez azaleratzen ditu bere sentitmentuak, bere komunikatzeko era da. Bere pasioak: bidaiatzea, nabegatzea eta inguruarekin lotura zakona izatea dira: bai kulturarekin, bai naturarekin,… Horiek guztiak, Jose Pabloren kontzientzia berpizten dute naturarekiko, arlo politiko eta sozialarekiko, mundua ikusteko beste modu bat eragiten diolarik.

Españatik Afrikako kostaldera eginiko bidaia, experientzia klarua izan zen munduaren ikuspuntua zeharo aldatzeko, ordutik bere obra artisitikoetan isladatzen da bizitako guztia. Bakardadean igarotako hilabeteetan, olatuak konpainia modura zituelarik, naturan eta bere boterea errespetatzera heldu zen, bere obretan errepikatzen den gaia delarik. Bere kolekzioetan errepikatzen den beste gai bat, Senegalen jasandako ondoratzeari buruz izan daiteke. Garai haietan, Afrikan zehar egin zuen 8 hilabeteko trabesian, bertan bizitako sufrimentuak, ikusitako sistema politiko eta egitura sozial injustuak, giza sufrimentuaren testigu izan eta gero, Jose Pablo, oso ikututa bueltatu zen. Experientzia haiek, eragin handia izan zuten beregan eta ikuspuntu politiko nahiz soziala zeharo sensibilizatuta geratu zitzaion sistema politiko eta gizartearen duintasunarekiko.

Kolekzio bakoitza experientzi batetatik dator, halere, kolekzio guztiak ildo bera dute: esperantza da obretan nabarmentzen den ezaugarri esanguratsuena. Oreka eta errespetuan oinarritzen dena, hau da, natura eta gizartearen artean, gure mundo sozialean, baita gizakien arteko errespetuan ere. Arriagaren obrek, gaur egun dugun begiak itxi eta erlaxatzeko joeraren aurrean, alternatiba bat proposatzen dute. Jose Pablo Arriagak munduko errealitatea aurrez aurre ikustaraztea lortzen du, gure barne intuizioa eta kompromisoa berpizten digu justiziaren bila. Bere obrak egiteko, lehengai erresistenteak erabiltzen ditu, harri akrilikoa, zementua, egurra…halere, bere obrak ez dirudite estatikoak. Obrek dinamismo bat trasmititzen dute, tentsio une bat, non indar bat borrokan ari den injustizia horietatik liberatzeko.

Esan dezakegu, Arriagaren obrak, bizitza mota kreatiboa, esperantzaz betea eta aldi berean, gizarte eredu honekin kritikoa dituela ezaugarri garrantzitsuak.