2024 AMA

AMA dator Etxerre baserritik, Mutrikun dagoen baserri batetik. Berotegiaren inguruan bizi zen, loreak saltzen, eta nire ama hartu dut berotegi bat izango balitz moduan: babesa da, eta berak ahal duen guztia eman du beti. Berotegiak oinarritzat hartuta, amatasun desberdinei buruz hitz egiten dut lan honetan. Berotegi bat, niretzat, arku batzuk dira, eta tentsioa dauka plastikoa heltzeko. Nire lan guztietan, normalean, tentsioen inguruan egiten dut lan, mugimendua eta tentsioa. Beraz, lan hauetan berotegiaren eta itsasontzien estrukturarekin lan egin nahi izan dut. Jolas bat egiten dut kontatu nahi dudanaren arabera.